Tellaetxe y Aldasoro, Julian de
Gipuzkoar margolaria (Bergara, 1884 - Lima, Peru, 1957). Marinela izan zen, Lekeition bizilekua hartu aurretik. Parisen ikasi zuen ondoren eta Euskal Artisten Elkartea sortu zuen taldeko kide izan zen (1911). Hainbat erakusketa egin zituen talde horrekin 1916-1927 urteetan. Espainiako eta Europako hiri garrantzitsuenetan jarri ditu ikusgai itsasoa, arrantzaleak edota arrantzontziak gaitzat dituzten koadroak. 1952. urtean Limara joan zen, eta Peruko Ondare Artistikoaren arduradun izendatu zuten.
- telurio
- teluro
- Tell Al Amarna
- Tell, Gilen
- tell
- Tellaetxe y Aldasoro, Julian de
- Tellechea Idígoras, José Ignacio
- Teller, Edward
- Telleria Arrizabalaga, Juan
- Telleria y Uribe, José Francisco
- Telleria, Angel