Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

telurio

iz. Kim. Selenioaren eta sufrearen tankerako tasunak dituen gai bakuna (Te; at.-z. 52; at.-m. 127,60). Gai solidoa da, ez-metala; zilar kolore zurixka du, ez da oso gogorra (2,3 Mohs eskalan), 450 °C-tan urtzen da eta 6,24 g/cm3-ko pisu espezifikoa du. 1782an aurkitu zen lehen aldiz. Izadian oso gutxi dago, eta kobrearen, urrearen, berunaren eta bismutoaren metalurgian elektrolisi bainuetan sortzen diren lokatzetatik erauzten da. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da. Beste gai bakun askorekin, batez ere halogenoekin, hidrogenoarekin eta oxigenoarekin, konposatuak eratzen ditu. Gai bakun gisa ez da pozoitsua, baina bere gatz asko pozoitsu samarrak dira. Aleazioetan, kautxuaren bulkanizazioan, altzairuaren ekoizpenean, zeramikei eta beirei kolorea emateko, tresna termoelektrikoetan, katalizatzaile gisa, litioarekin nahasia espazio ontzien akumulagailuetan eta abarretan erabiltzen da.