te perladun
iz. Bot. Borrajinazeoen familiako belar landare iletsua, sustrai laburra eta zurtoin zut adartsua dituena (Lithospermum officinale). Lantza itxurako hostoak ditu, txortenik gabeak eta txandaka antolatuak. Loreak goialdeko adarretan izaten ditu; bosna lore-hosto eta sepalokikoak izaten dira, txikiak eta kolorez zuriak. Fruitu lehorrak ditu, oso azal gogorrekoak eta beheko aldea zuri distiratsua dutenak. Europan eta Asian hazten da, mendi-tontor eguzkitsuetan eta lur karetsua denetan. Hostoez eta hazi xehetuez giltzurrunetako infekzioak sendatzeko eta harriak desegiteko erabiltzen den egoskina egiten da.
- Tcherina, Ludmilla
- te 1
- te 2
- Te Deum
- Te Kanawa, Kiri
- te perladun
- Te
- teal
- teatino
- teatro
- teatrogile