Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taxon

iz. Biol. Biologiako sailkapenean edo taxonomian, oinarrizko banakoa. Taxonak hierarkia baten arabera antolatzen dira erreinutik azpi-motara. Taxon bakoitzak hainbat azpi-taxon izan ohi ditu, normalean, bere azpiko hierarkia mailan. Protistoei, landareei eta animaliei dagokienez, badira taxon batzuk orokorki onartzen direnak. Hauek dira hierarkiaren arabera, goreneko mailatik apalenera: erreinua, phylum-a (landareetan dibisioa), klasea, ordena, familia, generoa, mota eta azpi-mota. Moten arteko bereizkuntzak adierazteko izen asko dira, baina ez dira taxontzat hartzen.