Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taupada

iz. Pilpira, bihotzaren eta zainen aldizkako uzkurtze eta hanpatze higidura. Mailukadak ziruditen nire bihotzeko taupadek. Berrogei taupada minutu batean. || Taupadaka. adlag. Pilpiraka. Taupadaka hasi zitzaion bihotza.  v  Taupada eragilea. Med. Bihotzaren giharraren uzkurtze erritmoa bizkortzeko edo moteltzeko tresna. Bentrikuluaren azalean elektrodo bat lotua duen bateria elektriko baten bidez edo bihotzaren barnealdeari lotuz eragiten dira bihotz taupadak. Gaixoari aldi baterako edo betiko jartzen zaio taupada eragilea, bateria kanpoan utzita edo tresna eta bateria azalaren azpian jarrita. Tresna batzuek aurrez finkatutako erritmoa eragiten diote giharrari, eta beste batzuek bihotzaren erritmoa jaisten denean jartzen dira abian.