TASS ajentzia
Errusiako informazio ajentzia (Telegráfnoye aguentstvo soviétskovo soiuza). 1918. urtean sobietarrek San Petersburgoko telegrafo ajentzia hartu zuten eta informazio, prentsa eta propagandarako institutu bihurtu zuten. Hortik sortu zen Rosta (Rossiykoye telegráfnoye aguentstvo), eta 1925. urtean Tass izena eman zitzaion. Golos eta Nashe slovo erbesteratutako komunisten egunkarietako zuzendari zen S.A. Losovskik sortu zuen; gaur egun munduko bost informazio ajentzia handienetako bat da.