Tasman, Abel Janszoon
Holandar itsasgizona (Lutjegast, Groninga, 1603 - Batavia, 1659). 1642-1643 bitartean Van Diemen lurraldea (Tasmania), Zeelanda Berria eta Tonga eta Fiji uharteak aurkitu zituen. 1643. urtean Ginea Berriko kostaldean zehar Bataviara itzuli zen. 1644. urtean Karpentariako golkoaren ekialdeko eta mendebaleko kostaldeak esploratu zituen. 1860. urtean Jacob Zwartek Tasmanen lehenengo bidaiaren egunkaria argitaratu zuen.
- Tarzan
- tasadai
- Tashkent
- tashkentar
- Tasman penintsula
- Tasman, Abel Janszoon
- Tasmania
- Tasmaniako deabrua
- Tasmaniako itsasoa
- tasmaniar
- TASS ajentzia