Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tashkent

(Uzbek hizkuntzaz Harrizko Hiria). Uzbekistango hiriburua eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Txirtxik ibaiaren haranean. 2.073.000 biztanle: errusiarrak eta uzbekoak (% 80) eta tartaroak, juduak eta ukrainarrak (% 20). Eskualdeak 15.600 km2 eta 3.880.000 biztanle ditu. Unibertsitatea. Arte Ederretako jauregia, Museoak. Asiako Erdialdeko ekonomia eta kultura gune nagusia da. Industria (ehungintza eta nekazaritzarako makineria) gunea. v Historia. Badirudi K.a. II-I. mendeetan sortu zela hiria. Europatik Ekialderako bidean hiri garrantzitsua zen. VIII. mendearen hasieran arabiarrek konkistatu zuten. XIII. mendetik aurrera mongoliarren esku egon zen, eta 1809. urtean Kokand-eko khanerriaren mende gelditu zen. 1865. urtean errusiarrek okupatu zuten. 1917. urtean Turkestango errepublika autonomoko hiriburu egin zuten, eta 1930. urtean Uzbekistangoa. 1966. urtean lurrikara batek suntsitu zuen.