(«Tapia I»). Gipuzkoar pilotaria (Azkoitia, 1940). 1961. urtean egin zen profesional. Bigarren mailako txapelduna izan zen 1964. urtean. Pelotari profesional bezala karrera bikaina egin ondoren, Asegarce enpresari lotutako hautatzaile bezala dihardu azken urteotan.