Tapia Ayestarán, Alejandro
Gipuzkoar pintorea (Aginaga, Usurbil, 1930). Donostiako irudigintza lantegi batean egin zituen lehen urratsak eta Madrilgo Arte Ederretako Akademia Librean ikasi zuen ondoren. 1959. urtean itzuli zen Donostiara eta 1962. urtean jaso zuen lehen saria. Harrezkero irudigintza alde batera utzi eta pintatzeari ekin zion. Euskal Eskolako Ur taldea sortu zuen 1965. urtean Javier Arocena, Karlos Bizkarrondo eta Jose Grazenea pintoreekin batera. Erakusketa asko egin ditu bakarka eta taldean. 1981. urtean erakusketa antologikoa egin zuen Donostiako San Telmo Museoan eta Alga aretoan. Kubismoaren kutsua duen pintura errealista margotzeari eman zion 60ko hamarkadan, eta 70. urteetan espresionismorantz bideratu zen. Lan nagusiak: La calle, La ventana eta Silla de tijera. Azken urteetan paisaia landu du batez ere, eta eskulturara ere itzuli da.