Tambov
Errusiako mendebaleko hiria eta izen bereko herrialdeko hiriburua, Tsna ibaiaren ertzean. 305.000 biztanle. Herrialdeak 34.300 km2 eta 1.310.000 biztanle ditu. Industria da ekonomia jarduera nagusia: kimika industria, janari industria, nekazaritzarako makineria. Administrazioa eta kultura gune garrantzitsua ere bada. Aipagarria da XVII. mendeko katedrala. 1636. urtean eraiki zuten hiria eta 1779an izendatu zuten herrialdeko hiriburu.