Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tamarisko

iz. Bot. Tamarikazeoen familiako Tamarix generoko zuhaixka. 2-6 m luze izaten da. Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu; loreak arrosa kolorekoak eta izpietan bilduak izaten dira. Kostaldean eta ibai ertzetan hazten da; tamarisko mota batzuk apaingarri gisa lantzen dira. Enborra gorrixka du, eta harekin egindako edabea beherakoaren kontra erabiltzen zen antzina.  v  Delako zuhaixkaren fruitua.