tamarikal
izond. Bot. Kotiledoi bikoen klaseko izen bereko ordenako zuhaitzez, zuhaixkez eta belarrez esaten da. Hiru familia biltzen dira ordena horren baitan: tamarikazeoena, frankeniazeoena eta fukeriazeoena. Eskualde bero eta epeletan hazten dira batez ere. Loreak sexu bikoak eta erradio itxurako simetria dutenak dituzte, zazpi lore-hosto eta zazpi sepalokoak.