Taberna Irazoki, Mikel
Nafar idazlea (Lesaka, 1957). Biologiako ikasketak egin zituen. Gaur egun, itzultzailea da Nafarroako Gobernuan. Gai jartzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu bertso-jaialdietan. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan. Poesia eta ipuingintza landu du batez ere: Bota xoxa! (1996, Tene Mujika saria), Mendearen ilunabarrean (1996, Ernestina de Champourcin saria), Errege eguneko panpina (2000, Donostia Hiria saria), eta Txokolatezko dinamita (2001).