Sutherland, Donald
Kanadar aktorea (Saint John, 1934). Ikasketak Toronton egin ondoren, 1958an Londresa joan zen; han antzerki ikasketak egin eta antzerkian ari izan zen lanean. M.A.S.H. (1970), Klute (1971), 1900 (1976) eta Casanova (1976) filmetakoak ditu agerraldi bikainenak eta ezagunenak. Vietnamgo gerraren aurka agertu zen. Beste film batzuk: Morgan (1966), Johnny Got His Gun (1971, Johnnyk bere fusila hartu zuen), The Dirty Dozen (1967) Crackers (1985), Revolution (1985).
- sustratu
- sutan
- sutauts
- sute
- sutegi
- Sutherland, Donald
- Sutherland, Graham
- Sutherland, Joan
- Sutlej
- sutondo
- sutopil