Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sustratu

iz. Biol. Landareak eta tokiz aldatzeko gai ez diren animalia motek (anemonak edo koralak, besteak beste) itsatsirik bizi diren lekua. v Landare gehienak lurrean erroturik egoten direnez, lurra bera izaten da horien sustratua; alabaina, onddo mota batzuek, lurra ezezik, egurra edo desegindako gaiak ere erabiltzen dituzte sustratutzat. Halaber, anemonak eta koralak itsasoko harrietan eta finkaturik bizi dira, eta horiek dituzte sustratuak.  v  Kim. Erreakzio kimikoetan, entzima baten eragina jasaten duen gaia; proteina, karbohidratoa edota azukrea, besteak beste. Sustratu edo gaiaren izenari –asa atzizkia gehituz, eratu ohi da entzimaren izena; adibidez, proteasa, lipasa…  v  Geol. Geruza baten azpian, oinarri gisa dagoen harri ama; aztertzen ari den geruzaren azpiko eremua edo oinarria. v Hizkl. Lurralde bateko jatorrizko hizkuntza galtzen denean, han hedatu eta nagusitu den hizkuntzari hark ematen dizkion berezitasunak; hala, eremu jakin horretan nagusitu den hizkuntzaren fonetikan, sintaxian edo lexikoan jatorrizko hizkuntzaren arrastoak geratzen dira.