Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sustrai

iz. Landareen beheko zatia, berez lurpetua, finkatzeko, eta elikatzeko gaiak hartzeko balio diona. ik. erro. Sustrai sendoak, sakonak. Sustraiak egin, lurrean indarra hartu eta hazi artean. Sustraitik atera. || Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. ik. erro. Euskara komun hura, egungo euskalkien sustrai bakarra zena. Gertakarien azken sustraia behar dugu bilatu. v Bot. Landare baten behereneko atala da sustraia, beheraka luzatzen dena, mota gehienetan lurpekoa eta klorofilarik gabea. Landarea lurrean finkatzen du eta dituen ile moduko albo-zain txiki batzuez ura eta gatz mineralak xurgatzen eta haren zurtoinera bideratzen ditu. Zurtoinaren atal berekoa denez haren antzeko ehunak izaten ditu, barrueneko geruza edo endodermisa ordea, zurtoinaren alde handia dute. Sustraiek bestalde izen desberdinak izan ditzakete itxuraren edo eginkizunen arabera.  v  Sustrai arrotza. Jatorrizko sustraikoa ez dena edo han sortzen ez dena. Poazeoen edo gramineoen familiakoek, gariak esate baterako, sustrai arrotzak dituzte, jatorrizkoa galdu egiten baitute.  v  Sustrai atxikitzailea. Landarea beste eustoin bati erasten dion sustrai arrotza, huntzak zurtoinean izaten duena esate baterako.  v  Albo-sustraia. Jatorrizko sutraitik sortzen den bakoitza.  v  Sustrai mamitsua. Lurretik xurgatu dituen gaiak barnean pilatuz beste sustrai motak baino gehiago loditu dena; frantses arbia, azenarioa etab.