Suppé, Franz von
(Jaiotza izenaz Francesco Ezechiele Ermenegildo Cavaliere Suppé Demelli). Belgikar jatorriko austriar musikagilea (Split, 1819 - Viena, 1895). Vienako kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Geroago Donizetti-rekin osatu zituen. 1841. urtean Vienako Josephstadt antzokiko zuzendari izan zen; 1862. urtean An der Wien antzokikoa, eta 1865-1895. urteetan hiri bereko Leopoldstadt antzokikoa. Johann Strauss-ekin batera, Vienako operetaren garai ospetsueneko egile emankor eta bikaintzat hartzen da. Aipagarriak dira: Pique Dame (1864); Die schöne Galatea (1865, Galatea ederra); Leichte Cavallerie (1866, Zalditeria arina); Fatinitza (1876); Bocaccio (1879); Donna Juanita (1880), eta Die Parisien (1898, Paristarra).