Suleiman II.a
(edo III.a). Sultan otomandarra (Konstantinopolis, 1642 - Edirne [Hadrianopolis], 1691). Mehmet IV.a anaia matxinaturiko tropak aginpidetik egotzi ondoren iritsi zen sultan izatera. Erreinaldi laburra izan zen Suleiman II.arena (1687-1691). Hasieran beste zenbait hiri galdu bazituen ere, Köprülu leinuko Fazil Mustafa bisir nagusi izendatutakoan (1689), austriarrak Bulgariatik eta Transilvaniatik kanpo eman zituen eta Belgrad eta Nis hiriak berreskuratu zituen (1690).
- sukor
- sukortasun
- sukre
- Sulawesi
- Suleiman I.a
- Suleiman II.a
- Suleymanoglu, Naim
- sulfamida
- sulfato
- sulfidriko
- sulfito