suido
izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako ugaztunez esaten da. Gorputza estu samarra, azal lodikoa eta zurdaduna dute; burua kono egiturakoa, sudur-zuloen inguruan disko formako muturra duena. Belarri tenteak dituzte gehienek. Hortz egitura ebatortzez, letaginez eta haginez osatua dute; letaginak gora okertuak dituzte mota batzuek. Hankak zuzen samarrak eta lau behatzekoak dituzte. Elikatzeko eraz orojaleak dira. Europako eta Asiako erdialdean eta hegoaldean, Arabiako penintsulan izan ezik, eta Afrikako iparraldean eta Saharaz hegoaldeko lurraldeetan bizi dira. Suido motarik ezagunenak zerria, basurdea, babirusa eta fakozeroa dira.