Suárez González, Adolfo
Espainiar politikaria (Cebreros, 1932). Zuzenbide doktorea. Besteak beste, gobernari eta Movimiento Nacional delakoaren idazkariorde eta idazkari (1975) izan zen. Franco hil ondorengo lehen gobernuan Arias Navarrok gobernu ministro kargua utzi zuenean Suárezi eskatu zitzaion gobernua antola zezan. 1976an lehendakari kargua hartu zuen eta urte hartan onartu zen Suárezek bideratutako politika erreformarako legea. 1977ko eta 1979ko hauteskundeetan bere alderdiak (Unión de Centro Democrático; UCD) irabazi zituen hauteskundeak, baina 1981n dimisioa eman eta Calvo-Sotelok hartu zuen lehendakaritza. 1982an Centro Democrático y Social alderdia sortu eta haren lehendakari izan zen 1991n kargua utzi zuen arte.