Streep, Meryl
Estatu Batuetako antzezlea (Basking Ridge, New Jersey, 1951). Antzerkian ari izan zen Yale-n eta Broadway-n. Julia (1977) izan zuen lehen film luzea. Arrakasta handia izan zuen Holocaust (1978) telesailean. Pertsonaia nahasi oinazetuak eta emakume arruntarenak gorpuztu izan ditu. 1979an eta 1982an jaso du emakumezko antzezle onenari ematen zaion Oscar saria. Filmak: The Deer Hunter (1978, Ehiztaria), Manhattan (1979), Kramer versus Kramer (1979), The French Lieutenant’s Woman (1981, Frantses tenientearen emaztea), Sophie’s Choice (1982, Sophieren aukera), Silkwood (1983), Out of Africa (1985). Hauek dira 1990eko hamarraldian egin dituen film aipagarrienetako batzuk: The house of the spirits (1993), The Bridges of Madison County (1995), One true thing (1998), Music of the heart (1999).