Strauss, Johann, I
Austriar musikagilea, orkestra zuzendaria eta biola-jotzailea (Viena, 1804 - Viena, 1849). Lanner Laukoteko biola-jotzailea izan zen 1825. urtea arte. Urte hartatik aurrera musikagintzan eta zuzendaritzan hasi zen. Kontzertualdiak eman zituen Alemanian eta Ingalaterran. 1845. urtetik aurrera Vienako gorteko dantzen zuzendari izan zen. Vienako bals ospetsuaren sortzailea izan zen. 150 bat bals idatzi zituen. Haren semeak, Johann, Josef eta Eduard, musikagile eta musikariak izan ziren.