Soulages, Pierre
Frantses margolaria (Rodez, 1919). Bigarren Mundu Gerra ondorengo Parisko eskolako margolari nagusietako bat. Bere obran argiaz egin zuen erabileragatik nabarmendu zen. Batez ere beltza erabiltzen du, beste kolore ilun batzuekin nahastuta, eta batzuetan margotu gabe uzten ditu gune txiki batzuk. Ore lodiz eta lerro zabalez margotzen du, idazkera txinatarra gogorazten duen eran. 1979tik aurrera bere koadroak –poliptiko monumentaletan antolatuak sarritan– pintura beltzez estaliak agertzen dira, halako moduan ezen, pintura nola eman den, argitan dardar egiten duela ematen baitu, eta nondik begiratzen den, tonuz aldatzen baita.