Soubelet, Dominique
Lapurtar idazlea (Hazparne, 1897 - Hiriburu, 1970). Hazparnen, Beloken eta Baionan egin zituen eliza ikasketak eta 1924an egin zen apaiz. Azkarateko erretore izan zen eta Hazparneko misiolari. Eskualduna astekariko zuzendari izan zen 1930-1937 urte bitartean. Gure Herria, Gernika, Eusko Jakintza etaGure Almanaka aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Pétain Marechale Frantziaren aitzindaria (1941), San Josep Jesusen aita ordekoa Mariaren espos laguna (1942), Lurdeko Ama Birjina (1942), Fatimako Ama Birjiña (1945), Jesusen Bihotz sakratua (1946), Maria Goretti (1966) eta Xuriker-egile kalakariekin (antzerkilana). Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1951. urtean.