Soto, Hernando de
Espainiar konkistatzailea (Barcarrota, 1500 - Mississippi ibaian, 1542). Amerikara joan zen Pedrarias Davilarekin eta Darien, Nikaragua eta Peruko konkistetan parte hartu zuen. Karlos V.ak Florida konkistzeko eskatu zion. 1539an Floridara iritsi eta han ibili zen hiru urtez; lurraldea aztertu zuen eta Mississippi ibaia igarotzea lortu zuen, baina indiarren erresistentzia eta espedizioaren osasun arazoak zirela eta erretiratu zen.