Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sofia

Bulgariako hiriburua. 7.091 km2 eta 298.004 biztanle (1990). Herrialdeko administrazio, ekonomia eta kultura gune nagusia da. Ehungintza, papergintza, larrugintza eta azukregintza dira industria jarduera nagusiak. Santa Sofia eliza (VI. m.), unibertsitatea eta Teatro Nazionala dira arte eraikuntza ikusgarrienak. v Historia. Daziako hiriburu izan zen Aurelianoren garaian (270-275) eta Serdika izena eman zion. Eslaviarrek hartu zuten VII. mendean eta bulgariarren esku geratu zen IX. mendean. Errusiarrek Bulgariako hiriburu egin zuten 1879an.