Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Skylab

Estatu Batuetako espazioko egoitza, izen bereko programaren barne 1973ko maiatzean espaziora bidali zutena. Hiru astronauta talde bizi izan ziren han txandaka 171 egunetan, 1973tik 1974 arte, zenbait jakintza alorretako ikerketak eginez (geografia, ingeniaritza, biomedikuntza, lurreko baliabideak…). Orbitaz aldatu nahi izan zuten hurrengo urteetan espazioa ikertzeko baliagarria gerta zedin, baina aldaketa saioak huts egin, eta Lurrera erori zen 1979ko uztailaren 11n.