Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sinapsi

iz. Neurol. Neurona baten ardatz nagusiaren eta beste baten gorputzaren edota dendriten arteko harreman gunea, kirio bulkada neurona batetik hurrengora transmititzen duena. Sinapsian ez dute neuronek elkar ukitzen, eta bulkadaren transmisioa (beti ardatz nagusitik gorputzera edota dendritara doana) kimika gai berezi batzuen bidez (transmititzaileak) gauzatzen da. Bi erakoak dira sinapsietako transmititzaileak: eragileak (kirio bulkada igaroarazten dutenak: azetilkolina, noradrenalina, dopamina, serotonina, etab.) eta inhibitzaileak (kirio bulkadaren transmisioa eragozten dutenak: azido gamma-aminobutirikoa –GABA–, glizina, etab.). Badira, hala ere, transmititzaile batzuk eragite edota eragozte aldera jo dezaketenak, egoera eta baldintza fisiologikoen arabera: histamina, prostaglandinak, etab.