sinapsido
izond. Paleont. Izen bereko azpi ordenako narrasti fosilez esaten da. Ugaztunen ezaugarri asko dituzte eta hori dela eta, ugaztunen aurrekotzat hartuak izan dira. Karboniferoan agertu ziren eta Triasikoaren amaieran desagertu. Bi multzo nagusi bereizten dira: pelikosauroena (Permikoaren bukaerakoa) eta terapsidoena (Triasikokoa).