Siloé, Gil de
(Gil Siloé, Gil de Urliones edo Urlienes eta Gil Anbereskoa ere deitua). Flandestar eskultorea (Anberes ?, XV. mendearen bukaera - XVI. mendearen hasiera). Bere jatorriari buruzko daturik ez da, baina flandestar jatorrikoa zela pentsatzen da. Burgos inguruan lan egin zuen XV. mendearen bukaeran. Bere lanak Gaztelako azken gotikoko estilokoak dira, eta flandestar eskulturaren kutsu nabarmena dute. XV. mendeko Espainiako eskultore nagusitzat hartua da. Haren lan nagusiak: Mirafloresko kartujako Joan II.aren eta haren emazte Elisabet Portugalgoaren hilobiak, erretaula nagusia eta Alfontso infantearen hilobia.