Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Siloé, Diego de

Espainiar eskultorea eta arkitektoa (Burgos, 1493 - Granada, 1563) Gil de Siloéren semea. Espainiako Berpizkundeko artista nagusietakoa da, arkitekturakoa berezik. Bere eskulturak Burgosko platereskoaren eredutzat hartuak dira. 1517an Italiara joan zen, eta han Bartolomé Ordóñez-ekin lan egin zuen. 1519an Burgosa itzuli eta Granadara joan zen ondoren. Siloéren lanetan estilo askoren kutsua nabari da: gotikoarena, Berpizkundekoarena, eta mudejarrarena, baina platereskoarena da nagusia; Michelangeloren eta Donatelloren eragina ere aipagarria da. Harenak dira, besteak beste, Granadako katedrala, obra plateresko nagusitzat hartua, Malagako katedrala eta Salamancako irlandarren eskola.