silikona
iz. Kim. Siloxanoaren polimeroa, silizio eta oxigeno atomoak katean txandaka dituena; silizio atomoari loturik talde organikoak izaten dira, hala nola metilo taldea (CH3). Kipping ingeles kimikariak asmatu zuen 1900. urtean. Silikonak isurkariak, kautxuak, erretxinak edo gantzak izan daitezke molekularen pisuaren eta polimerizazio mailaren arabera. Polimeroak zuzenekoak edoa gurutzatudunak izan daitezke. Ura aldentzen dute bere ingurutik, kimikoki inerteak dira, labaingarriak dira, ez dute ez usairik ezta kolorerik ere, eta egonkorrak dira tenperatura garaietan. Estalki babesle eta isolatzaile elektriko antzera erabiltzen dira, besteak beste; baita gai irazkaitzak egiteko eta pieza elektrikoak gordetzeko (silikona txip-ak esaterako) ere.