Signoret, Simone
(Jaiotza izenaz Simone Kaminker). Frantses antzezlea (Wiesbaden, 1921 - Auteuil-Authouillet, 1985). Bigarren Mundu Gerra bitartean hasi zen zineman lanean, antzezpen txikiak egiten. Geroago Yves Allégret zinemagilearekin, garrantzi handiagoko lanak egin zituen. 1951n Yves Montand antzezlearekin ezkondu zen. 1957tik aurrera antzerkian ere jardun zuen. Film gehienak Frantzian eginagatik, Alemanian eta Estatu Batuetan ere lan egin zuen. 1959an Oscar saria jaso zuen Room at the Top filmean egindako antzezpenagatik. Bi oroimen liburu eta eleberri bat idatzi zituen. Filmak: Casque d’or (1952), Les diaboliques (1955), Paris, brűle-t-il? (1966, Paris, sutan?), L’armée des ombres (1969, Itzaletako gudarostea), L’aveu (1970), La vie devant soi (1977).