Sierra Madre de Chiapas
(Sierra de Soconosuco ere deitua). Mexikoko hegoaldeko mendialdea. Tehuantepec-eko kostaldeko zabaldia eta Chiapas-eko goi-ordokia bereizten ditu, eta Sierra Madre del Sur eta Sierra Madre Centroamericana mendikateak lotzen. 280 km luze da eta, batez beste, 1.500 m-ko garaiera du. Mendi garaiena Tacana sumendia da, 4.117 m. Kostaldeko isurialdea hezea da eta, besteak beste, kakaotzea eta kafea lantzen dira alderdi horretan. K.o. 300. urte inguruan maiak finkatu ziren ibarretan. 1.400. urtean aztekak jabetu ziren lurraldeaz.
- Siena
- sienita
- Sienkiewicz, Henryk
- Sierra Leona
- Sierra Madre Centroamericana
- Sierra Madre de Chiapas
- Sierra Madre
- Sierra Nevada
- Sierra Nevada
- Sierra
- sierraleonar