Shariqah
edo Sharigah, ash-. (Eusk. «Ekialdea»). Arabiar Emirerri Batuetako bat, Sharjah edo Sarjah ere deitua. 2.600 km2 eta 268.722 biztanle (1985). Mugak: mendebalean, Dubai; ekialdean, Ajman, eta iparraldean, Pertsiako golkoa. Hiriburua: Ash-Shariqah, Pertsiako golkoaren ertzean. Arrantza, ontzigintza eta datilen merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Qawasim edo ash-Shariqah-ko dinastiako buruzagiak luzaroan izan ziren Pertsiako golkoko pirata nagusietakoak. 1820an sartu ziren britainiarrak eta haien eragina guztiz handitu zen XIX. mendean zehar. 1892an britainiarren esku geratu zen ash-Shariqah-ko kanpo politika. 1971n Arabiar Emirerri Batuen federazioaren barnean geratu zen. Ekonomia egoera larria da, ez baita bertan petroliorik oraingoz aurkitu. Britainiarrek base militar bat dute bertan.