Sharif, Omar
Egiptoar zinema antzezlea (Alexandria, 1932). 1954tik 1960ra film batzuk egin zituen Egipton. 1962an D. Lean-en Lawrence of Arabia-n parte hartu zuen, Oscar bat irabazi eta harrezkero nazioarteko zinemagintzan lan egin izan du, gehienbat galai paperak beteaz. Filmak: Law’a al-hubb (1960), Doctor Zhivago (1965), Mayerling (1968), Funny Girl (1968), Che! (1969), Inchon (1981).