Shanxi
Txinako iparraldeko probintzia. Mugak: iparraldean, Mongolia; ekialdean, Hopeh-eko probintzia; hegoaldean eta hego-ekialdean, Honan; mendebalean, Shenxi. 157.200 km2 ditu eta 32.900.000 biztanle. Hiriburua, T’ai-yuan. Lurralde menditsua da (1.000 m batez beste) eta klima kontinentala du. Lurra emankorra da bai mendialdeetan (garia, garagarra, artatxikia) bai behe ordokietan (kotoia, barazkiak, garia, garagarra, tabakoa, artoa). Iparraldean gero eta garrantzi handiagoa du abere hazkuntzak. Lurpeko aberastasunen ustiapena (burdina, titanioa, antrazita eta ikatz hobi handiak) garrantzi handikoa da probintziaren ekonomian. T’ai-yuanen daude probintziako industria nagusiak (altzairugintza, makineria astuna, kimika industria, eraikuntzarako gaiak, papergintza, ehungintza, janari industria).