Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sesostris

edo Senusret. Egiptoko XII. dinastiako hainbat faraoien izena. v Sesostris I.a. Egiptoko XII. dinastiako faraoia (K.a. 1970 - K.a. 1928). Ammenemes I.aren semea zen. Nubia Beherea konkistatu zuen eta Kanaan okupatzeko espedizio bat antolatu zuen. v Sesostris III.a. Egiptoko XII. dinastiako faraoia (K.a. 1878 - K.a. 1843). Sesostris II.aren semea zen. Haren garaian, nagusi izan zen Egiptok Palestinan, Sirian, Kretan eta Itsaso Gorrian. Jainko bihurtu zuten Inperio Berriaren garaian.