Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Set

edo Seth. Mit. Egiptoko jainkoa, Osiris eta Iris-en anaia. Haizearen jainkoa zen hasieran, baina gaizkiaren eta bortxaren jainko nagusia izan zen ondoren. Elezaharren arabera, Osiris anaia hil zuen eta Horus-en etsaia zen: begi bat kendu zion Horus-i eta hark irendu egin zuen ordainetan. Irudietan txakal gorputza, amanda begiak, belarri zorrotzak eta moko luzea izaten zuen.