Serrano y Domínguez, Francisco
Espainiar militarra (Cadiz, 1810 - Madril, 1885). Espainiako buruzagi militar nagusietakoa izan zen XIX. mendean, eta La Torre-ko duke egin zuten. Liberalen alde borrokatu lehen Karlistadan eta eragin handia izan zuen Espainiako gortean. 1854. urtean parte hartu zuen Leopoldo O’Donnell jeneralaren estatu kolpean eta 1867an alderdi liberaleko buru egin zuten. 1868ko iraultzaren ondoren, estatuko benetako agintari bihurtu zen, eta 1871-1873 bitartean Amadeo Savoiakoaren zerbitzari hurkoena izan zen. 1881. urtean Alfontso XII.a ezagutu zuen eta 1884an Espainiako enbaxadore izendatu zuten Pariserako.