Serov, Alexander Nikolaievitx
Errusiar musikagilea eta kritikaria (San Petersburgo, 1820 - San Petersburgo, 1871). Errusiar operaren aurrerabidean eragin handia izan zuten hiru opera idatzi zituen: Judith (1862); Rogneda (1866), Wagner-en eraginpean, eta Gaizkiaren ahalmena (1871), emazteak eta N.F. Soloviov-ek bukatu zutena. 1851. urtetik aurrera musika kritika egin zuen. Glinkaren aldeko sutsua izan zen eta haren lanak ezagutarazi zituen.