Serjio Radonejski, santua
Errusiar fraidea (Rostov, 1314 - Troitsa, 1392). Familia noble bateko semea zen eta 1336an Errusiako erdialdeko baso batera erretiratu zen ikasle talde batekin. Lurra hobeto lantzen irakatsi zien nekazariei eta monasterioak sortu zituen. Dimitri Doskoi printzearen aholkularia ere izan zen. Errusiako santurik maitatuenetakoa da. v Jaieguna, eliza ortodoxoan, irailaren 25a.
- serio
- serios
- serioski
- seriostasun
- seriotasun
- Serjio Radonejski, santua
- Serjio
- Serjio
- Serkin, Rudolf
- Serlio, Sebastiano
- Sermatt, Hans