Senghor, Léopold
Senegaldar estatugizona eta poeta (Joal, 1906). Dakar-en ikasketak hasi ondoren Parisera joan zen eta Sorbonan osatu zituen. Garai hartan L’Étudiant Noir (Ikasle Beltza) aldizkaria sortu zuen Afrikako kulturaren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren bi urte eman zituen Alemaniako kontzentrazio esparru batean eta erresistentziarekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen Chantes d’ombre (1945, Itzaleko kantuak) poesia bilduma. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Senegalgo diputatu hautatu zuten Frantziako Biltzar Nazionalerako. 1948. urtean Senegalgo Batasun Demokratikoa sortu zuen eta 1960an Senegalgo Errepublika berriko lehendakari hautatu zuten. 20 urtez izan zen Senegalgo lehendakari eta sozialismo moderatuaren moldeak jarraitu zituen baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984. urtean Frantziako Akademiakide egin zuten. Harenak dira, bestalde, Ethiopiques (1956) eta Nocturnes (1961) poesia bildumak.