Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segovia

Espainiako erdialdeko herrialdea, Gaztela eta Leon Autonomia Erkidegoaren hegoaldean. 6.949 km2 eta 151.520 biztanle (1989). Hiriburua: Segovia. Hiri nagusiak: Cuellar, Riaza, Santa Maria la Real, Sepulveda. Mugak: iparraldean, Burgos eta Soriako herrialdeak; ekialdean, Guadalajara; hegoaldean, Madril eta Avila, eta mendebalean, Valladolid. v Orografia eta klima. Bi lurralde mota bereizten dira Segovian: mendialdea, hegoaldean eta hego-ekialdean (Sierra; Peñalara, 2.430 m), eta goi-ordokiak iparraldean eta erdialdean. Mendialdean, neguak hotzak eta udak epelak izaten dira (600 mm euri batez beste). v Ekonomia. Laborantza da ekonomia jarduera nagusia. v Historia. Neolitos Aroko aztarnak aurkitu dira Segoviako herrialdean (Solana de la Angostura, Tarascona, Sepúlveda). Arevaco taldeko herriak (vetonak, prebendonak, vacceoak) bizi ziren lur haietan erromatarrak lehenengoz bertaratu zirenean (K.a. III. m.). Hiri militar garrantzitsua izan zen aurrerantzean. Bisigodoen ondoren erabat hustu zen ia lurralde hura. XII. mendean hasi ziren iparraldeko kristauak berriro jendeztatzen eta hurrengo mendean eratu zen Segoviako mesta, artzaintza, artilearen ustiakuntza (oihalak) eta merkataritza erakundea. XVII. mendean hasi zen erakunde haren gainbehera eta 1837an biderik gabe utzi zuten. XIX. mendean zabaldu zen laboreen hazkundea Segovian, eta emigrazio lurralde handia izan da ordutik XX. mende erdialdea arte.