Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segobriga

Antzinako hiri zelta, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuenca). Caput Celtiberiae («Zeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera eta Viriatok hartu zuen K.a.140. urtean. Cartago Nova-ko (Cartagena-ko) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian. Harresiaren, anfiteatroaren eta inguruko mika meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun; baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.