segmentu
iz. Zool. Artropodoetan eta beste zenbait animaliatan, egitura beretsua duten hurrenez hurreneko zatietako bakoitza. Lur-zizarearen segmentuak. v Geom. Bi puntuz mugaturiko lerro zuzen baten partea. v Zirkuluaren segmentua. Arku batez eta arku horren kordaz mugaturiko zirkulu zatia. Zirkuluaren segmentuaren gainaldea honela kalkulatzen da:
v Esferaren segmentua. Elkarri buruz lerrokide diren bi planoek mozten duten esferaren zatia. r1 eta r2 bi planoek esfera mozterakoan mugatzen dituzten bi zirkunferentzien erradioak badira, eta h bi zirkunferentzia horien arteko garaiera bada, esferaren segmentuaren bolumena hau da:
v Hizkl. Analisi linguistikoaren teknika batzuetan, unitate edo banako diskretu txikiena.