Sigismundo IIIa Vasa
Poloniako erregea 1587-1632 urteetan eta Suediakoa 1592-1599 urteetan (Gripsholm, 1566 - Varsovia, 1632). Joan III.a Vasa Suediako erregearen semea eta Sigismundo I.a Jagellon Poloniako erregearen biloba zen. Poloniako errege egin zuten Stefan Bathory osaba hil odoren (1592), Jan Zamoyski ministroaren eginei esker. Krakoviatik Varsoviara eraman zuen Poloniako hiriburua 1599an.