Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

segida

iz. Ondorioa. Ene sortze dohakabearen segida denez gero ene falta. || Jarraipena. Bosgarren kapitulua, laugarrenaren segida. Ikasi bideari segida ematen. || Bata bestearen segidan aipatzeko. || Saila, kideko diren eta hurrenez hurren datozen gauzen multzoa. || Segidan. adlag. Ondoren; berehala. ik. segituan. Segidan datorrena. Bai, eta segidan nahi baduzu. || Errenkan. Bortz urtez segidan han erosiak ukanak zituen ardien bazkak. || Segidako. izlag. Errenkako, etenik, hutsarterik gabeko. Segidako hiru besta egunetan.  v  Log. Ezaugarri nagusi baten edo gehiagoren arabera sailkatutako termino multzoa.  v  Estatistika segida. Zorizko gertaeraz edo gertaera estatistikoaz lorturiko zenbaki balioez osaturiko segida.  v  Segida aritmetikoa. Segidaren gai bakoitza aurreko gaiari konstante bat batuz lortzen dena:



 segida horrenngaien batura hau da:



  v  Segida geometrikoa. Segidaren gai bakoitza aurreko gaia konstante batez biderkatuz lortzen dena. Segida horren formula orokorra hau da:



 eta segidarenngaien batura:


  v  Segidan ezarritako zirkuituak. Elektr. ik. zirkuitu.