Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segesta

(Gr. Egesta). Siziliako antzinako hiria, Palermo eta Trapani hirien artean, gaur egungo Calatafimi hiritik hurbil. Tuzidide historialari greziarrak aipaturiko elezaharren arabera, Troiako itsasgizonek sortu zuten. Hiri greziarra izan arren, feniziarren agintepeko hiria izan zen K.a. VII. mendean, eta kartagotarrek hartu zuten K.a. 409an. Lehen gerra punikoaren garaian, kartagotarrak xehakatu zituzten hango biztanle greziarrek, eta Erromari lotu zitzaien ondoren.